«Orrialde:Lopez 1782.djvu/446»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ezagutaraziren dirakozu, beste aldi batez giristhiño lagunaren kontre estela behar minzatu. Moien hori net hun duzu, eta idireiten girenian protsimuaz gaiski minzo dateke...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 08:37, 16 uztaila 2021 data duena
<445>
ezagutaraziren dirakozu, beste aldi batez giristhiño lagunaren kontre estela behar minzatu. Moien hori net hun duzu, eta idireiten girenian protsimuaz gaiski minzo datekeen zunbait konpañetan, otoitu behar diizi ixil dadin edo berheala konpañatik jalgi.
Bena nola moien hortzaz espaikitake bethi balia persona errespetu zor dereunekilan idireiten girenian, ordian badiizi beste bide edo moien bat ezthiagua: bertaite ilhun eta triste bat erakats ziroguzu, ezagutarazitzeko medisenzia edo elhe gaisto hek eztugula laudatzen, eta heen inzuthiaz estugula plazerrik hartzen. Ispiritu Seindiak berak erakasten diraguzu moien hori hitz edo erran hotzaz: iparreko aiziak euria atherarazitzen du eta bertaite garratzak medisenta ixilarazitzen, eta beste leku bathian Ispiritu Seindiak manu haur emaiten dizi: elhorris zien beharriak tapa itzazie mihi gaistuen ez inzuteko. Giristhiño hun batek medisentaren inzuthian erakasten dien bertaite garratz, aire ilhun eta tristhia, dituzu elhorriak zointzaz behar baititugu gure beharriak tapatu eta zoiñek xilatzen baitute; hori erran nahi da zunbait aldis orhitarazitzen dutela, bere protsimuaren akzionen gañan gaiski minzatzia bekatu dela. Hartakotz Ispiritu Seindiak manatzen gitizi gure beharriak elhorris tapa ditzagun, ez kothoiñez edo