«Orrialde:Lopez 1782.djvu/427»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Zerbait untsa estenik zure protsimuan iduritzen bazauzu, zure arimaren prootxutan baliarazi zazu. Seint Bonabenturak erraiten derauzu: besthiak jujatu gabe zihaur etsamina...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 08:26, 16 uztaila 2021 data duena
<426>
Zerbait untsa estenik zure protsimuan iduritzen bazauzu, zure arimaren prootxutan baliarazi zazu. Seint Bonabenturak erraiten derauzu: besthiak jujatu gabe zihaur etsamina zite eta ber gizako zerbait huts edo faltetan idireiten bazira, zihauren kontre arresta emazu; beste batetan kondenatu nahi duzuna, zihaur beithan kondena zazu eta errazu Dabitek bezala: nik egin dut bekathia, nik egin dut gaiskia; estut merexi haren huin-pethan izan den lurrari pot egithia eta hartan ikusten tudan estakuriak deuz ere estira enen aldian. Seint Bernatek erakasten diraguzu orano beste moien hun bat. Ikusten duzunian —ziozu— zure protsimuan gaitzi zauzun zerbait gauza, sogizu etzirenez ber gauzaz ogendun; hala bada zihaur korriji zite; aldis, bestetan ikusten baduzu zerbait mereximendutakorik, sogizu zutan idirenen duzunez halakorik: balin bada arranguroski begira zazu; espalin baduzu, haren jardirestera egizu eta halaz, orotzaz zure arimaren abantailla eginen duzu.
Seint Tomasek orano erraiten dizi Jujamendu gaistuek —zoinzaz minzo baikira— badutela beste iturbururik ere, eta ziozu zunbait aldis jiten direla bihotzaren korrupzionetik, zeren besthiak gure inklinazione gaistuen araura jujatus, gihaur beithan seindi tugun estakuriak gure protsimua