«Orrialde:Lopez 1782.djvu/423»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: nola Jinkoaz bestek espaititu ezagutzen, hura xoilki duzu heen Jujia. Giza hortan, heen jujatzera menturatzen dena, Jinkoaren zuzenetan sartzen eta eskudainxa hartzen dizi...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 08:23, 16 uztaila 2021 data duena
<422>
nola Jinkoaz bestek espaititu ezagutzen, hura xoilki duzu heen Jujia. Giza hortan, heen jujatzera menturatzen dena, Jinkoaren zuzenetan sartzen eta eskudainxa hartzen dizi.
Irakurten diizi Elizako Aiten bizitzian, Ermithain batek beste batez gaiski jujatu ziela gaiskiaren zerbait iduripen arhinen gañan; bet-bethan Zelutik jiten den botz bat inzun ziela, zoiñek erraiten baitzerakon: gizonak nausitzen zauskit nihauren begiratu dudan jujatzeko zuzenaz eta hartan eskudainxa hartzen. Irakurten diizi orano Elizako Aiten bizitzian, Isak Abadia juan zela egun batez Ermithainen bilzarren batetala; Ermithain hetarik batez opinione gaisto bat hartu ziela eta jujatu gastigu merexi ziela, zerbait gaiskiren iduripen hartan ikusirik. Bere Ermithalat itzuli onduan, borthan idiren zizin Ainguru bat, zoiñek Ermithan sartzia defendatzen baitzerakon. Abade Seindu horrek galdein onduan zertako baratzen zien, Ainguriak ihardetsi zirakozun: Jaunak igorri nizi zuregana, jakitera zer punimendu merexi dien kondenatu duzun Fraide hark. Ordian bere falta ezaguturik, ahospe Jingoari barkamenduskatu zitziakozun; Ainguriak erran zirakozun Jinkoak barkatzen zerakola, bena untsa begira zadin berris bere aurhiden jujatzetik eta heen kondenatzetik. Jinko mundu ororen Jujiak