«Orrialde:Lopez 1782.djvu/392»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Fraide gaste hori akusu eta phena horietan atxiki onduan, Fraide lagun batek galdeiten dirakozu: nola idireiten zira tentazione lohi atakatzen zinthien harekin? Fraide gas...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 09:12, 14 uztaila 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago

<391>

Fraide gaste hori akusu eta phena horietan atxiki onduan, Fraide lagun batek galdeiten dirakozu: nola idireiten zira tentazione lohi atakatzen zinthien harekin? Fraide gastiak ihardesten dirakozu: helas! Hatsaren hartzeko arterik eztiraazie emaiten, eta nola nahi duzu erabil ditzadan goguan pentsaketa gaistuak? Aspaldi dizi ene ispiritutik joan direla. Horra nola bere Geihenak libratu zien Fraide gaste hura ataku hetarik, pentsaketa gaistuak pentsaketa phenagarriago eta guthiago lanjeroz batzuren medioz eta hortan gañan ziozu Seint Jeromak Komentuko biziaren laudoriotan, Fraide hura bera izan balis mundian, nork lagundu ahal zukeen tentazione gaistho haren bentzitzen?

Seint Franzesek erraiten zizin poroantzaz ezagutu ziela Demoniuek ihez eiten zutela gogorki eta penitenzian bizi zirener, eta kontrerat, gogotik atakatzen zitustela bere gorpitzak guriki tratatzen zituztenak. Seint Athanasek ziozu Seint Antoniok erraiten zereela bere Dizipulier: sinhets nezazie, ene Anaiak, Satan beldur da Jinkothiarren otoitzen, beldur da heen lorik ein gabe egoiten, heen baruren eta heen beren nahisko praubeziaren. Seint Anbrosiok Profetaren hitz hoen esplikatzian: ene arima eztali dut baruraz eta bestitu niz zilizio batez, erraiten dizi barura eta bizi gogorra harma