«Orrialde:Lopez 1782.djvu/365»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: izan zela bertuthe haren ez galtziaz, bai eta ere haren kontreko tentazionetarik libro izaithiaz; hargatik ere, arrangura handireki begiratzen zuzun emaster sogitetik eta...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 08:15, 14 uztaila 2021 data duena
<364>
izan zela bertuthe haren ez galtziaz, bai eta ere haren kontreko tentazionetarik libro izaithiaz; hargatik ere, arrangura handireki begiratzen zuzun emaster sogitetik eta beraganik urruntzen zizin goguaketa gaistorik erakar ahal zezaketen okasione guziak. Orobat egin behar diizi nahi badugu xahutarzuna osorik begiratu, bestela beldur uken behar diizi erorthiaren —Job Seindia beretako beldur zen bezala— zoiñek erraiten baitzien bere begieki egin ziela pakto bat emaste bateri ere ez sogiteko eta gero ziozu: hala egin ezpanu, Jinkoak zer parthe luke nitan? Erran nahi bailu bezala: espanintz erne neure buriari goguatzeko okasioner ihez eginez, goguaketa gaistuak ireizis eta gauzarik thipiener atenzione eginez, Jinkoaren grazia gal nirozu zunbait desir gaistori neure buria engenatzera utzis. Pundu huntan Demoniuak egiten dizi, ohoin etxe bat arrobatu nahi lukeen batek egin liroen bezala: ikusirik etxe hartarat sartzeko leihuak, beraren igaraiteko thipiago den muthilko bat sarrarazitzen dizi, barnetik borten idekarazitzeko; orobat pentsamendu gaistuez, gogo barreadurez, sogite libruez eta holako anitz gauza thipis Demoniua baliatzen duzu gure arimetarat sartzeko. Hartakotz aitzinetik okasioner sogin eta arranguroski ihez egin