«Orrialde:Tartas 1666.djvu/167»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: jitiaz, kortesia, eta grazia hurak onsa konsideraturik gizonak aithortu behar du, herioari obligazione handiak dutiala, herioa dela gizonaren honki egilia, eta hanbateki h...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 15:11, 3 maiatza 2021 data duena
<168>
jitiaz, kortesia, eta grazia hurak onsa konsideraturik gizonak aithortu behar du, herioari obligazione handiak dutiala, herioa dela gizonaren honki egilia, eta hanbateki herioa, eder dela, hon, eta maitagarri gizonaren.
Deabruak eztu lan bat baizi, bethi gaixki egitia, eta guri ahal bezanbat bere tentazione, eta illusione gaixtoez, gaizki eragitia, bekhatu mortal, falta, eta kulpa eragitia, gure ondoan dabila inguru, inguru, leoin errabiatia bezala, gure bizirik jateko, eta deboratzeko, hala dio Apostolu batek, Circuit quaerens quem deuoret, aduersarius vester tanquam leo rugiens: Deabruak behin, mundiak, eta haragiak gero milatan arima gaixoari eztu emaiten bakerik ez gauaz, ez egunaz, nontik bekhatura eror erazi dezakian. Etsaia gaixto da, xotil, eta malezios, lorik eztu egiten, iratzarririk dago, gure tronpatzeko, eta gu loan atrapaturik, bekhatiaren lohiala egotzirik, ifernuko phena etarnaletara joan eraziteko. Badu gure etsaiek mila artifizio, mila inbenzione, mila finezia, gure inganatzeko, eta nola ezpaitu deusere galdu grazia baizi, badaki oro, badaki sobera, gure galtzeko, hura da gure etsai handia, gure arimen galgarria. Hala abisatzen gutu San Augustino jaunak, Versutus est hostis, & habet mille nocendi modos. Iakinsia da etsaia, gaixtoa, esperta, porogatia, oro dakiana, gaixtokerian ezta deus, non hark eztakian.
Job gaizoak bazakian haren berri, eta haren malezien, haren gaixtakerien, zeren haren kontre furioski konbatitu baitzen, eta harekin gerla handirik denbora laburrez igaren baitzian, hargati