«Orrialde:Tartas 1666.djvu/135»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: '''Hirurgarren arrazoiña''' porogatzeko, onsa hilzeko bidia dela herioaz orhitzia. Herioaz minzatu diren guziak arkordu hontan dira, herio dela bekhatu orijinalaren p...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 15:12, 29 apirila 2021 data duena
<134>
Hirurgarren arrazoiña
porogatzeko, onsa hilzeko bidia dela herioaz orhitzia.
Herioaz minzatu diren guziak arkordu hontan dira, herio dela bekhatu orijinalaren pena, haren arranda, eta haren irabazia, Mors est poena peccati originalis herioa ezta deusere bekhatu orijinalaren pena baizi hala dio San Tomasek, Apostoliak ere ber gauza dio, Stipendia peccati mors bekhatiaren gajia, eta irabazia herioa. Hapalago hark berak dio, Corpus mortuum est propter peccatum gorpitza hil dela, bekhatia dela kausa. Epistola hartan berian Apostolu hark berak dio, gisa hontan minzo delarik herioaz, Per vnum hominem peccatum intrauit in orbem terrarum, & per peccatum mors, & ita in omnes mors pertransiit in quo omnes peccauerunt. Gizon bat dela kausa, bekhatia sartu da, eta jin da mundura eta bekhatiaren moienez herioa eta herioak guzia direnak oro igaren ditu, kolpatu ditu, eta gizon haren personan, orok egin dute bekhatu.
Hanbateki herioa ezta deusere pribazione bat baizi, biziaren pribazionia, eta zeren gauza bat hobeki nehork ezagutzen, eta ikhusten baitu, gauza haren kontrario ezaguturik, eta ikhusirik, hala nola xuria, belzaren aldian, Filosofek erraiten duten bezala, Contraria contrarijs opposita magis elucescunt, gauza kontriak, bere kontren aldian hobeki agertzen direla, dugun ikhusi, pribazione honen