«Orrialde:Tartas 1666.djvu/133»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: adora, gure adesgide, hona, leiala, eta segura Jesu-Krito jauna, guk behar gundian hil, bekhatia zela kausa, eman zen arresta, prononziatu sentenzia, legia pausatu, gizon...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 15:09, 29 apirila 2021 data duena
<132>
adora, gure adesgide, hona, leiala, eta segura Jesu-Krito jauna, guk behar gundian hil, bekhatia zela kausa, eman zen arresta, prononziatu sentenzia, legia pausatu, gizon orok, hil behar ziala eternalki, heldu da Jesus gure adeskidia, ogenik etziana, faltarik etziana, inozenta, gizona zen ogenduna, falta egilia, kriminela, inozenta hil da, kondemnatu zenagatik, justoa, injustoagatik, hala dio Apostoliak, Christus semel pro peccatis nostris mortuus est, iustus pro iniustis. Eta berak bere bizia galdu gizonaren salbatzeko.
Erran du Jesus gure adeskidiak bere aita eternalari, gizanaren alde, bertze orduz poetak erraiten zian bezala Nisus eta Eurialus, bi adiskide handi:
Me me adsum qui feci in me conuertite ferrum, O rutuli, mea fraus omnis, nihil iste nec ausus, nec potuit.
Ene Aita eternala, ni niz ogenduna, gizonak eztu ogenik, nik pati dezadan, eta salba dadin gizona. Neure adeskidia, Jesus zure adeskide honaz orhit bazite, bide honian zira, zure azken orenaz orhiturik, onsa hilen zira.
Kodrus Athenasako Erregiak, enzunik, biktoria bere etsaien kontre ezin irapaizten ziala bera ezpaladi hil konbatian, eta enzunik orakliak eman ziala errapostu haren etsaier, galdia zirela, Kodrus hil balezate, enzunik halaber, haren etsaiek eman zutela defensa biziaren penan, bere armadako soldadoer, ogenik elezaten egin, eta ez kolpurik eman Kodrus Erregiari, orakliak erran zian bezala, biktoriaren hobeki irapaitzteko; Errege hon hark, zer egin du, bere resumaren salbatzeko,