«Orrialde:Kapanaga.djvu/65»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: R: Oraziñoak, sakrementuak, alperrik ez egoteak eta lagun onakaz ebilteak. P: Zek onetarako dañu egiten deusku? R: Larregi jan-edanak, ekusteak, eta konbersaziño okas...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 17:58, 11 otsaila 2021 data duena
Orri hau berrikusi gabe dago
<51>
R: Oraziñoak, sakrementuak, alperrik ez egoteak eta lagun onakaz ebilteak.
P: Zek onetarako dañu egiten deusku?
R: Larregi jan-edanak, ekusteak, eta konbersaziño okasiñodunak.
Zazpigarren mandamenduen ganean.
P: Zazpigarren mandamentuen ganean, esazu: nok kunplietan dau mandamentu onegaz?
R: Artuten eztabenak eztaukanak, eta gura estauenak laguneena bere jabeen borondatea baga.
P: Nok autsiten dau mandamentu au?
R: Beste bateri egiten deutsanak dañuren bat, edo okasiñoa emaiten dabenak bestek degion.
P: Eta onstu eban, edo gatx egin ebanak, asko dau konfesetea bere pekatua?