«Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/330»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: bere anaiak Josephi mintzatu zeitzanean, begiak busti zeitzan, nigarra jauzi zeikan; eta nola mendekatuko zen, ezen besarka bere anaiei lothu zeien, erraiten zerauela: "Ai...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 10:26, 13 uztaila 2020 data duena
<330>
bere anaiak Josephi mintzatu zeitzanean, begiak busti zeitzan, nigarra jauzi zeikan; eta nola mendekatuko zen, ezen besarka bere anaiei lothu zeien, erraiten zerauela: "Aitak manatzen nau barkha diazazuedala; bada, halako aitaren manua, eta halako puntadan eta denboran, arimak egiterakoan emana, nork eztu konplituko?". Konplitu zuen, guztiei barkhatu zerauen.
219 Hala bada, guri ere geure Jainkoak, bere azken finean, hiltzeko denbora hurbildu zeikanean, erran zerakun: "Jende onak, badakusazue nola nagoen neure azken pontuaren bezperan, nola bihar hil behar dudan; bada, baldin orainokoan batere ontasunik egin baderatzuet, baldin deusetan ere ene alderakotzat zordun edireiten baditutzue zeuen buruok, gauza bat egin behar duzue enegatik, eta hartzaz kitatzen zaituztet". ―Ha, Jauna, errazu zer, zeren bihotz gogorra eta ezagutza gutitakoa izanen da, zu bezalako aitaren manua, eta pontu horretan emana konplituko eztuena. ―Zer? Elkhar onhets dezazuela, etsaiari ene amoreakgatik barkha diazozuela. Haur da ene azken borondatea, eta guztien gainetik gomendatzen deratzuedana.
Beraz, ezta ezetz erraiterik: barkhatu behar diogu geure etsaiari, egin ongi eta eduki amorio. Zeren hala manatu baikaitu geure Jaungoikoak. Eta manatu ere, ez noiznahi