«Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/333»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: zaitzu, bada, zuri ere: etsaiari autsiki egiten diozunean, barkhatu nahi eztiozunean eta bidegaberik egiten diozunean, gehiago egiten diozu zeure buruari. 221 Eta pont...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 10:23, 13 uztaila 2020 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago

<333>

zaitzu, bada, zuri ere: etsaiari autsiki egiten diozunean, barkhatu nahi eztiozunean eta bidegaberik egiten diozunean, gehiago egiten diozu zeure buruari.

221 Eta pontu hunen gainean gauza bat erran nahi deratzut: jakin behar duzu ezen zuk zeure etsaiari ez barkhatuagatik, eztela handik segitzen, baldin hark bere aldetik bere eginbidea egiten badu, eztioela hari Jainkoak barkhatuko. Orduan, ez barkhatzeaz zeure buruari egiten diozu kalte, eta ez zeure etsaiari.

Eta hala bethi ere bai, baina guztiz ere zerori ezin mendeka zaitezkeienean, konsola zaite eta jakizu ezen, Jainkoa mendekatuko dela. Eta hark eztuela utzten, eta ez utziko ere, faltarik gaztigatu gabe; eta zuk zerorrek eginen zinituen baino zintkiago eta fintkiago gaztigatuko dituela. Eta nola anhitzetan ere, aita batek bere semea zehatu duenean, zathitzen baitu zigorra eta egotzten sura: hala zure etsaia, zure zehatzailea eta penatzailea ere zathituko du Jainkoak, eta azkenean egotziko ifernuko sura.

Beraz, hunelatan, presuna batek bidegabe bat egiten, erraiten edo pensatzen deratzunean, erran behar diozu Jainkoari: "Jauna, badakusazu zertan naizen, eta zer egin derautan; eta zuri, niri baino gehiago egin deratzu. Eta zuk badakizu nik baino hobeki zer gaztigu eta zenbat merezi duen. Ezta, beraz, arrazoin, zu zaren lekhuan nik eskurik har dezadan. Eta hala,