«Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/340»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: eztut uste dela eztakienik gure arimaren etsaiak direla hirur: mundua, deabrua eta haragia. Eta hirur hautarik gaixtoena, perilosena eta barrenkorrena dela haragia. Haur d...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 10:08, 13 uztaila 2020 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago

<340>

eztut uste dela eztakienik gure arimaren etsaiak direla hirur: mundua, deabrua eta haragia. Eta hirur hautarik gaixtoena, perilosena eta barrenkorrena dela haragia. Haur da etxeko ohoina, barreneko etsaia, bethiere gurekin dagoena. Zurari pipia, oihalari zerrena, urdaiari zedena eta haragiari harra bezala, gau eta egun alha zaikuna; tentatzen eta narritatzen gaituena, geureganik ezin egotz dezakeguna. Halako moldez, ezen erraxago baita hartzaz minzatzea eta begiratu behar dela erraitea, begiratzea baino. Hala erraiten du Valeriok: Luxuriam accusare facilius est quam vitare (Valer. Max., lib. 9, cap. 1).

Flako da haragia eta sendo. Flako defendatzeko, sendo tentatzeko eta kilikatzeko. Anhitz habe, fabore eta sostengu behar du on edukitzeko, erori gabe egoiteko, eta asko du deus guti, okhasino ttipi bat, linburtzeko, behaztopatzeko eta erortzeko. Hargatik erran zuen San Agustinek: Inter omnia christianorum certamina, sola duriora sunt praelia castitatis, ubi quotidiana est pugna et rara victoria (Aug. serm. 250 de temp., tom. 10). Giristinoen arteko gerlarik handienak eta gogorrenak, kastitatearen gerlak dira. Zeren han baita gudua eta konbata egunoro, eta biktoria eta garaitia bakhan eta gutitan. Halatan da San Agustinek berak errana: Nullo tot diabolus animas rete capit quod laqueo pessimarum