«Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/173»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ''in autumno racemos vindimiae; non est botrus ad comedendum'' (Mich. 7). "Ai, ene urrikalkizuna ―dio Mikeas profetak―, zeren ni egin naiz udaren finean, bertzeren bil...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 15:24, 3 uztaila 2020 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago

<173>

in autumno racemos vindimiae; non est botrus ad comedendum (Mich. 7). "Ai, ene urrikalkizuna ―dio Mikeas profetak―, zeren ni egin naiz udaren finean, bertzeren bil ondoan mahats hondar-mondarren bilha dabilana bezala. Hoberenak bertzek eramaintu. Ezterautate morkoxta bat ere eta ez bikhor bat, ahoan eman ahal ditekeienik utzi". Bada, haur beror erran ahal dezake gure Jaungoikoak ere. Zeren gure gaztetasuna bertzek joaiten du. Lehenbiziko obrak bertzek biltzeintu. Deus gelditzen bazaika ere, bilondoak, hondarrak, zahartzekoak gelditzen zaitza. Eta gaixtoeneko kontuan, ailekitza hek ere, edo hek bedere geldi!


§ 1


117 Badirudi ezen desohore eta laido zaiela oraiko presuna gaztei prestuki bizitzea eta bekhaturik egin gabe egoitea. Bere eginbidea, Jainkoari zor dioten zerbitzua, geroko, zahartzeko ordenatzen dute, erraiten dutela: "Berdin oraino ezta hiltzeko perilik; sendo naiz, gazte naiz, eta gazteak gazte antzu, gazte bezala behar du bizi eta gobernatu. Zer lerrake munduak berak ere, baldin oraidanik parti banengio? Hor heldu da zahartasuna, denbora pausatua, umoa, erhokerien uztekoa. Orduan bai,