«Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/520»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: arenean pairatzen ditugun pena handiez: hek eztira deus, hek eztitugu sentitzen. Zeren San Krisostomok dioen bezala, deabrua jasaiten laguntzen baitzaiku: ''Laborant pecca...) |
|||
Goiburua (noinclude): | Goiburua (noinclude): | ||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
− | <518> | + | <518> |
Edukia (transklusioa egiteko): | Edukia (transklusioa egiteko): | ||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
− | + | iragaiten ditugun trabailu aphurrez, barurtze batez, eta ez deabruarenean pairatzen ditugun pena handiez: hek eztira deus, hek eztitugu sentitzen. Zeren San Krisostomok dioen bezala, deabrua jasaiten laguntzen baitzaiku: ''Laborant peccatores, quamvis, adiutorio diaboli, laborem non sentiant'' (Chrysost. Hom. 29, tom. 2). Baina ethorriko da denbora deabruak laguntzarik eginen ezterakuna, eta ifernuko bidean iragaiten diren trabailuak eta jasaiten diren kargak ere, zein handiak eta pisuak diren frogatuko duguna. Zur bat, handiago eta pisuago bada ere, hosin handian erraxki manaiatzen da, arintki eta guti sentiturik alde batera eta bertzera itzultzen eta erabiltzen da. Baina ur bazterrean, leihorrean, ezin higi dezakezu; han da ageri, han jakiten eta frogatzen da zein pisu den. Hala bada, halaber, bizitzearen bazterrean, akhabatzean, heriotzean ageriko da, han jakinen eta frogatuko da nolakoa den bekhatua, eta bekhatuaren karga eta pisutasuna, eta zein handia deabruaren zerbitzuan, ifernuko bidean, iragaiten den nekea eta trabailua. | |
Hauxe da oraingo bertsioa, 10:07, 3 uztaila 2020 data duena
<518>
iragaiten ditugun trabailu aphurrez, barurtze batez, eta ez deabruarenean pairatzen ditugun pena handiez: hek eztira deus, hek eztitugu sentitzen. Zeren San Krisostomok dioen bezala, deabrua jasaiten laguntzen baitzaiku: Laborant peccatores, quamvis, adiutorio diaboli, laborem non sentiant (Chrysost. Hom. 29, tom. 2). Baina ethorriko da denbora deabruak laguntzarik eginen ezterakuna, eta ifernuko bidean iragaiten diren trabailuak eta jasaiten diren kargak ere, zein handiak eta pisuak diren frogatuko duguna. Zur bat, handiago eta pisuago bada ere, hosin handian erraxki manaiatzen da, arintki eta guti sentiturik alde batera eta bertzera itzultzen eta erabiltzen da. Baina ur bazterrean, leihorrean, ezin higi dezakezu; han da ageri, han jakiten eta frogatzen da zein pisu den. Hala bada, halaber, bizitzearen bazterrean, akhabatzean, heriotzean ageriko da, han jakinen eta frogatuko da nolakoa den bekhatua, eta bekhatuaren karga eta pisutasuna, eta zein handia deabruaren zerbitzuan, ifernuko bidean, iragaiten den nekea eta trabailua.
§ 5
334 Nola Jainkoaren zerbitzatzeko bidea, gogotik dagoenarentzat, baita plaun eta zabal, ez luke nahi deabruak zabaltasun hari