«Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/439»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: zirenean, bere bekhatuaz, hogoi urthe zuela egin zutenaz orhoiturik, erran zioten elkharri: ''Merito haec patimur, quia peccavimus in fratrem nostrum, videntes angustias a...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 14:45, 1 uztaila 2020 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago

<439>

zirenean, bere bekhatuaz, hogoi urthe zuela egin zutenaz orhoiturik, erran zioten elkharri: Merito haec patimur, quia peccavimus in fratrem nostrum, videntes angustias animae illius dum deprecaretur nos, et non audivimus; idcirco venit super nos ista tribulatio (Genes. 42). "Mereziturik ditugu egiteko hauk guztiok, justu da gehiago ere paira dezagun, zeren bekhatu handia eginik, geure anaia saldurik baikaude.

Gogorki usatu genduen haren alderakotzat, anhitz othoitz eder egin zerakun, anhitz nigar purpuila isuri zuen, asko baitziratekeien, den bihotzik gogorrenaren ere hautsteko eta beratzeko; baina gureak etziren kantitu ere, etzeikun urrikaldu, ezkenduen entzun. Hargatik gabiltza bada orai gerok ere asaldatuak, akhusatuak eta atsekabeztatuak". Hunela erraiten zioten elkharri, hunela akhusatzen zituen bere konzientziak. Eta guztiz ere Ruben bere anaietarik batek egiten zerauen eranzute handi, erraiten zerauela: Nunquid non dixi vobis, "nolite peccare in puerum", et non audistis me? En sanguis eius exquiritur. "Ez neratzuen nik orduan ere erran, begira zendutela, etzenegitela halako bekhaturik anaia haurraren kontra? Etzenezatela sal? Baina ez nenduzuen enzun nahi izatu; huna non duzuen, bada, zuek ere orai zeuen merezia, zeuen ordain