«Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/53»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ni aren minez ilte ninzan da a beti alegererik. Nik aregaiti iragaro dot munduan asko penarik; ark enegaiti oi oraingaño eztau edugi ansirik. Oi orain, barriz, nik...) |
|||
Edukia (transklusioa egiteko): | Edukia (transklusioa egiteko): | ||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
+ | |||
ni aren minez ilte ninzan da | ni aren minez ilte ninzan da | ||
Hauxe da oraingo bertsioa, 16:48, 13 maiatza 2020 data duena
Orri hau berrikusi gabe dago
<1181v>
ni aren minez ilte ninzan da
a beti alegererik.
Nik aregaiti iragaro dot
munduan asko penarik;
ark enegaiti oi oraingaño
eztau edugi ansirik.
Oi orain, barriz, nik ifini dot
bera kateaz loturik;
oi, bada bere, nik aregana
asko dot borondaterik.
Ez dakizunok jakin egizu,
ze zaoz engañadurik,
zerren dama bat serbietako
asko bear da gauzarik;
amoraduak zer bear daben
banago irakatsirik.
Oi enzuzu ta jakin dagizun,
badozu borondaterik,
zegaiti askok jakin ez arren
egon oi da tristerik.
Irakasterren ez nago eske
bapere intereserik;
oi lenaengo abantajea
dasadan, zaoz exilik.