«Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/61»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: biurtu libertadea egidazu, alegeratu didin ene gogoa. Zu serbitzeko andi dot deseoa; aldi bat zeure besoan naratzazu. Ediraiten eztau inork munduan zu lako donzella...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 15:36, 13 maiatza 2020 data duena
<1186r>
biurtu libertadea egidazu,
alegeratu didin ene gogoa.
Zu serbitzeko andi dot deseoa;
aldi bat zeure besoan naratzazu.
Ediraiten eztau inork munduan
zu lako donzella bat ain lindarik;
sekula jaio ez da amoradurik
ni duin firmerik ene lekuan.
Enegaz jarri zatez partiduan,
zegaiti onezkero da denporea;
berba bat egidazu, traidorea,
plazaz edo bestela estalduan.
Nigana zaozela dirudizu
enojadarik beti kausa baga;
askotan egote nax berba baga;
orain, edola bere, ze nafinzu;
aldi bat, perla lindea, egin egizu
nigaz, ordu bakox bat kunplidua.
Zu zara ene begioen espilua;
azkero zeure eskuogaz il nagizu.
Jaunorrek ez dindala ondasunik,
gogoau baldin badot bestegana;
orrein kruel izaten enegana
nik merezidu ez dot zureganik.
Sekula nik ez oi dot beste lanik,
onela iragaiten jat gau-egunak;
ain dira ene begiok elzaidunak,
zugana laster doaz eneganik.