«Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/36»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: esaten irakastazu; Axparreneko larrosatxoak, geraziea indazu; morroe galant estiraduak, oi defendidu nagizu; oi Gaztelako errege jauna, erregiagaz ikasu zeure kort...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 15:20, 13 maiatza 2020 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago

<1169v>


esaten irakastazu;

Axparreneko larrosatxoak,

geraziea indazu;

morroe galant estiraduak,

oi defendidu nagizu;

oi Gaztelako errege jauna,

erregiagaz ikasu

zeure kortean dama ederrik

nola bapere ez dozun,

zegaiti Euskel Errian dira

eder guztiok dotadu.

Ene berbaok, jente noblea,

ze daidizu pensadu

neure erria alabazerren

nik ditudala fingidu;

badanik bere, jakin egizu

oita naxala fundadu

oi antxinako liburuetan,

zeñetan ditut ezautu:

Euskel Erriau oi nola eben

errege batek pobladu

gente noblez da lenguageaz,

zeñak eusten agindu

Zeruko Jaunaren fede santua

oi legiela kunplidu.

Oi Salamonek eskribitzen dau,