«Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/125»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: '''B22 Elexa santa debota bat da…''' Elexa santa debota bat da monezterio Barria; religiosaz beterik dago barru aldeti guztia; San Bernardoren abitoa, oial bal...) |
(Ez dago alderik)
|
14:40, 13 maiatza 2020(e)ko berrikuspena
Orri hau berrikusi gabe dago
<1198v>
B22 Elexa santa debota bat da…
Elexa santa debota bat da
monezterio Barria;
religiosaz beterik dago
barru aldeti guztia;
San Bernardoren abitoa,
oial balza ta zuria.
Egiten daue utra santaro
barruan penitenzia;
Jaun Zerukoak emunik daue
partikulare grazia:
eurak dakie kuraetan
min oria ta gorria.
Jandoneanez Bautistea,
Zeruan santu argia:
mundu guztian zelebratzen da
jaun onen eguzaria;
tenporea da ebilteko
azeptoa ta garbia.
Bezpera artan gentez oi da
aiuntamentu andia:
Galai galantok ara doaz
egiten erromeria,
danza-korrua leku askotaik
ondo akompañadua.
Dama galantak ara doaza
galantik adornaduak;
gustietati florea dira
orduan Axpurukoak.