«Orrialde:Lazarraga.djvu/61»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: A16 Ene laztana, ene lindea… <1184r> Ene laztana, ene lindea, banago beti gaxorik; ene negarrau enzun egizu, badozu borondaterik. Zeure biotza bera bekizu, bad...)
(Ez dago alderik)

17:04, 4 otsaila 2020(e)ko berrikuspena

Orri hau berrikusi gabe dago


A16 Ene laztana, ene lindea…

<1184r>

Ene laztana, ene lindea,

banago beti gaxorik;

ene negarrau enzun egizu,

badozu borondaterik.

Zeure biotza bera bekizu,

badozu piedaderik;

oi ni onela penaetan

ez dozu errazoarik.

Ni zugaz amoraduagaiti

eztaukat nik bearrik,

zegaiti ene eskuan ez zan

egiten beste gauzarik.

Neure biotza or daukazu,

ondo kateaz loturik.

Libertadea aregaz dago;

ni, barriz, beti bakarrik.

Pensamentuau daukadala

zuregan enklabadurik,

neurgaz sekula egiten ez dot

zuregaz baxe konturik.

Zuk, barriz, nigaz ez daukazu

bapere memoriarik

sekula, oita ez badeutsut

egiten serbiziorik;

kausaetan dau ez jakiteak

zure gogoko barririk;

bestela bere nigan ez dago

zurea ez dan gauzarik;

zure izenaz oita daukat

guztiak señaladurik;

zugana deudan amorioak

oi iñon ez dau kaburik;

oi zugan, barriz, piedadeak sekula komienzurik: linda damea, erruki nauka, ez dodan gero kulparik. Zu lakoagan ez leuke bear krueldadeak parterik; Amoreorrek egin ez oi dau kurelez konfradiarik. Oi zuk ni ondo trataetako asko da nigan kausarik. Amore poderosoa, jauna, ni belauriko jarririk mesede baten eske nagozu, ez beaxako berbarik; damatxo baten amoreminak narabil desterradurik. Ene biotzau a serbitzeko jarri zan obligadurik; sekula ondo arzaiten eztau oi nik desodan gauzarik; sekula goardaetan eztau oi zure mandamenturik; estimaetan ezertan eztau oi zure serbitzaririk. Onetan zuri egiten jatzu oi asko agrabiorik; dama kurelau, arren, efinzu oi ondo gaztigaturik. Sekula bestek oi eztagian artu atrebimenturik, konjuro gogor parebaga bat daukat ordenadurik. Otorgaduko deustazula asko deut esperanzarik; asi gura dot zuregan, jauna, oi baietz konfiadurik.