«Orrialde:Lazarraga.djvu/56»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: <1181v> ni aren minez ilte ninzan da a beti alegererik. Nik aregaiti iragaro dot munduan asko penarik; ark enegaiti oi oraingaño eztau edugi ansirik. Oi orain, b...)
(Ez dago alderik)

16:26, 29 urtarrila 2020(e)ko berrikuspena

Orri hau berrikusi gabe dago


<1181v>

ni aren minez ilte ninzan da

a beti alegererik.

Nik aregaiti iragaro dot

munduan asko penarik;

ark enegaiti oi oraingaño

eztau edugi ansirik.

Oi orain, barriz, nik ifini dot

bera kateaz loturik;

oi, bada bere, nik aregana

asko dot borondaterik.

Ez dakizunok jakin egizu,

ze zaoz engañadurik,

zerren dama bat serbietako

asko bear da gauzarik;

amoraduak zer bear daben

banago irakatsirik.

Oi enzuzu ta jakin dagizun,

badozu borondaterik,

zegaiti askok jakin ez arren

egon oi da tristerik.

Irakasterren ez nago eske

bapere intereserik;

oi lenaengo abantajea

dasadan, zaoz exilik.