bertze batzuek imajinetan; edo kanpoko seiñale edo itxurapenetan.
Batzuek bethi dute Jainkoa bere mihitan, eta hurren behin ere bere bihotzean.
Baiñan badire bertze batzuk zeiñen espiritua argitua baita, eta bihotza egiazki xahutua zeiñek ezpaitute bertzerik gogoan, eta xedean, ontasun eternalak baizen, zeiñek eziñ bertzez aditzen badituzte munduko gauzak, eta gogoaren bortxa jarraikitzen baitzaizko bere bizi beharrari, haiñek sentitzen, eta aditzen dute Jainkoaren espirituak bihotz barrenerat erraten diotena.
Espiritu hark erakuxten diote lurraren arbuiatzen, zeruaren maitatzen; mundutik desamarratzen, eta gabaz eta egunaz zeruko dohatsutasuna desiratzen.
V. KAPITULUA
Jainkoaren amudioaren efetu miragarriez.
ARIMAK
1. Benedikatzen zaitut, Aitazerukoa, ene Jesus Jaunaren aita zeren ni bezalako bekhatore dohakabeaz orhoitu zaren.
Esker darotzut, o miserikordien Aita, eta konsolazione guzien Jainkoa zeren nahi nauzun noizik behiñ konsolatu zure graziez, haiñ guti merezi dudalarik.
Laudatzen zaitut, eta lorifikatzen bethi