<560>
§ 1
358 Baldin arima hura, ontasunean, fedean eta esperantzan firme egonik eta bere faltak erremediaturik, partitzen bada Jainkoaren garazian dagoela mundutik: nork erranen du zein handia den orduan aingiru begiraileak hartzen duen atsegina eta plazera? Lehenbizikorik arima haren ondoan zebiltzan deabruak musikatzeintu, eskarniatzeintu, irriz jokatzeintu.
Eta gero hartzen du arima hura, besarkatzen du, Jainkoaren aitzinera eramaiten du, erraiten dioela Jainkoari: "Jauna, huna non den zuk gomendiotan eman zenerautan arima; manatu nenduzun begira nezala; begiratu dut, sendorik eta salborik bihurtzen deratzut. Errezibi ezazu, bada, eta emozu huni zeure loria, eta niri ere neure trabailuaren golardoa eta pagamendua.
Ordea, baldin arima hura ilkitzen bada bekhatutan dagoela gorputzetik, baldin kondenatzen bada, orduan utzten du bere aingiru begiraileak, apartatzen zaika, eta apartatze hartan, erraiten dio: "Ha gaiztoa, ene nekhagarria, ala nik gaizki enplegatu baitut hirekiko denbora! Amaren sabeletik iltki intzen pontutik, pontu hunetaraino, bethiere jarraiki natzain, ez natzain behin