Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/454

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<452>

§ 4


295 Giristino giristino denak, batean ezpada bertzean, noizik behin bedere, autemaiten du bere konzientzia, bisitatzen du bere arima. Eta bekhatutan dagoenean, iduritzen zaika ilhunbean dagoela, eta koropilo bat edo zama pisu bat barren hartan baduela. Baina bekhaturik gabe denean, arrai, klar eta libre edireiten du bere burua.

Ongi kofesaturik etxerat bihurtzen zarenean, iduritzen zaitzu karga sortha bat, zama pisu bat gainetik utzi duzula, arindu, konsolatu eta alegeratu zarela. Eta arrazoinekin iduritzen zaitzu hala. Zeren, zer da munduan konsolamendu handiagorik, eta bihotz esportza eta ailtxagarriagorik, ikhustea baino eztuela deusen ere perilik, eztuela kofesa beharrik, eta ez bere konzientzian harrik?

Halakoak eztu antsiarik, eta eztu izaiteko ere, berehala, laburzki, gehiago kofesatu gabe hilagatik ere. Zeren prestatua baitago, segur baitago, bekhatu mortalik gabe baitago. Aise da, alegera da, bake handian da halakoa.

Zer ahal dateke, bada, munduan halako ontasunik edo parabisurik, nola baita konzientzia ona, esperantza handiz bethea, beldurtasun gabea eta egiazko alegriantzaren jabea?