Bestelakoa

Loturak landuz: idazketa errazeko programa

Honakoa, idaztean letren arteko loturak modu erraz batean lantzeko programa bat da. Letren arteko loturen konplexutasunaren arabera irakasten da letrak lotzen, 'Letra xeheak bai!' argitalpeneko 6 letra-familia kontuan hartuz. Idazketaren ikaskuntza ahalik eta xamurren egiteko asmoz, loturak sailkatu egin ditugu: batetik, letren aurretiko loturak lantzen dira eta, bestetik, letren atzetiko loturak. Lotura horiek ulergarri egiteko, bigramak (bi letra segida) eta trigramak (hiru letra segida) duten hitzak lantzea proposatu dugu.

Hizkuntza-teknologiak hizkuntzen ikas-irakaskuntzan: zenbat aukera, hainbat erronka

Hizkuntzen ikas-irakaskuntzan hizkuntza-teknologiak egin dezakeen ekarpena azaltzea da artikulu honen helburua. Horretarako, hizkuntzalaritza konputazionala zer den eta eskolan zelan erabil daitekeen landuko da, alde batetik. Beste alde batetik, testuinguruari eta nazioarteko esperientziei gainbegirada orokorra emateaz gain, euskararen esparruan garatu diren baliabideei eta egiten ari diren ikerlanei ere erreparatuko zaie, etorkizuneko bideak eta erronkak alde batera utzi gabe.

Orriak

RSS - Bestelakoa-rako harpidetza egin